SARRERAK / ENTRADAS
ATALAK / APARTADOS
NATURA LILURAGARRIA / SORPRENDENTE NATURALEZA
Natura bere izaeran izugarri polita da, eta bera bezain naturalik ez dago.
Kasu honetan, formazio kurioso batzuekin nator zuengana. Nire begi aurrean ikusi nituenean, guztiz liluratuta gelditu nintzen haiek nola sortuak izango ote ziren pentsatzen. Areniskazko geoformak dira, panal itxurakoak eta albeolo edo zelda izenez ezagutzn dira. Ikusten duzuen bezala, bai formaz zein kolorez, benetan dira ikusgarriak. Begiztatu nituenetik nenbilen beraiekin sortutako portfoliotxo bat egin nahian, eta opor hauetan izan da momentua.
...
Leer más...08 abril 2018
ASTEBURU BAT, BI EGUNSENTI / UN FIN DE SEMANA, DOS AMANECERES
Hego haizez zetorren asteburua, giro aproposa egun lainatuetan zeru koloretsuak ateratzeko. Pronostikoari kasu eginda, eta laino ugari egongo zirela ikusita, goizean goiz jaiki eta kostaldera abiatuko nintzen argazkitara.
LARUNBATA:
Hasiera batean, bidean nindoala, pronostikariek huts egin zuten sentsazioa neukan, zeruak izar ugari erakusten bait zituen, baña bidean nindoan eta buelta ematea ez zen aukera hobea izango, beraz, aurrera!
Behin kostaldean, eta egunsentia iristeko oraindik den...
Leer más...18 marzo 2018
HIGH VOLTAGE
Plana egun batzuk lehenago eginda zegoen. Asmoa, Bardeetara joan eta gaueko argazkiak ateratzea zen. Martin Zalba izango zen nirekin etorriko zena, zeinek inork baño hobeto ezagutzen dituen bertako bazter guztiak.
Eguerdirako bere etxean elkartuak geunden. Bazkari eder bat eta gero, trasto guztiak hartu eta Nafarroan behera abiatu ginen, hitzeginda geneukan sesio hura burutu nahian. Baina etxetik irtetzean, giroa...
Leer más...09 marzo 2018
EURIPEAN BUZTI ARTE / HASTA MOJARME BAJO LA LLUVIA
Azkenaldian oso denbora libre gutxi daukat argazkitan ateratzeko. Gutxi diot, denborarik ez daukadala ez esatearren... Hau dela eta, aste hontako sarrera, orain dela ia bi urte ateratako argazki baten bizipenarekin lotua dator.
Eguna trakets zegoen, eta nonnahi, euria eta ekaitza ate joka zebiltzan. Ez zen, egia esan, kostaldera argazkitara joateko egunik aproposena, baina batzuetan, argazki-gose horrek, aukera gutxi eskeintzen dituen momentuen bila ateratzera bultzatzen zaitu. "Nork daki, agian, tartetxo batek, argazkia emango dit" nioen nere buruari...
...
Leer más...24 febrero 2018
AMETSA EGI / SUEÑO CUMPLIDO
Orain dela aste pare bat ametsak lortu nahian izenburupean argitaratu nuen sarreran, oraindik ametsa egi bihurtzeko pausu batzuk burutu beharra neukala esan banuen, gaur, pausu horiek eginak ditudala eta ametsa errealitate bihurtu dela esateko dator sarrera hau. Jadanik, eta ia ezinezko ikusten nuen amets hau, errealitate bihurtu da. :)
...
Leer más...16 febrero 2018
NATURAREN MARTXA / MARCHA NATURAL
Aspaldian ateratako argazki batekin natorkizue gaurkoan. Basoan ateratzen nuen lehenengo argazki dexenteetako bat da, eta esan nezake gaur egun ere, ditudan basoko argazkietatik gustokoenetarikoa dela. Ez dakit lehengotarikoa izan zen arrazoiagatik edo dituen ezaugarriegatik den, edo biak batera, baña...
Kontua da, argazkia atera nuen egun hartatik ez nintzela berriro bertara gerturatzen, batez ere, nahiz ta zein basotan aterata zegoen jakin, ze txoko zen ez nekielako. Gauzak honela, eta argazkitarako giro aproposa ez zegoen egunetako batean, ...
Leer más...10 febrero 2018
AMETSAK LORTU NAHIAN / QUERIENDO CUMPLIR SUEÑOS
Aurreko urtea, argazkilaritza lehiaketetan lortutako sarien lorpen aldetik oso ondo bukatu bazen, urte berri hau ere bide onetik hasi da.
Denbora da Portfolio Natural taldea (niretzat erreferente bat) oso gertutik jarraitzen dudala, eta beti izan dut amets bertan tartetxo bat izatearen ideia hori, nahiz eta taldea osatzen duten argazkilariak, eta beraien argazki sortek maila oso haundia daukaten.
...
Leer más...03 febrero 2018
GOIZ BATEAN / EN UNA MAÑANA
Nor ez da noizbait argazkiak ateratzera irten eta argazki dexenterik gabe etxera bueltatu? Askotan izaten dira horrelako egunak, baña konstantzian eta insistentzian datza arrakastaren lorpena, eta horretarako, noizean behin huts egin behar...
Baña badira, bestalde, irteera batean argazki dexente bat baño gehiago ateratzen diren egunak ere, eta gainera, argazkien artean, ezberdintasun nabariak baldin badaude, nahiz eta toki berean ateratakoak izan, ba orduan eta onuragarriago bihurtzen da egun hortako etekina.
Ondorengo bi argazki hauek goiz b...
Leer más...27 enero 2018
ONA, TXARRA, POLITA, ZATARRA,... / BUENA, MALA, BONITA, FEA,...
Argazki bat begiratzen dugunean, bi aukera daude, gustatzea ala ez gustatzea. Ona edo txarra den baloratzera iristea gehiago kostatzen zaigu, analisi bat egin beharra bait dago. Lehen balorazioa emozioen baitan dago ta bigarrenak teknikan dauka oinarria.
Baloratzeko bi modu hauek kontutan hartuta, hainbat emaitza posible sortzen zaizkigu: argazki polit bat ona ere izatea, argazki polit bat txarra izatea, argazki zatar bat ona izatea edo argazki zatar bat txarra izatea.
Eta nola jakin argazki bat ona, txarra, polita ala zatarra den?...
Leer más...21 enero 2018
AURKEZPENA / PRESENTACIÓN
Ia bi aste pasatu dira jada web orriaren aurkezpena egin nuenetik. https://ikeraizkorbe.com/
Gauza asko daude lantzeko eta proiektu asko burutzeko, baña lasaitasunez dena aterako da. Hauetako proiektu bat, gaur aurkeztera natorren blog hau da. Ideia, astero publikazio bat ateratzea da eta, web orriari buruz, argazki konkretu bati buruz, bizipen bati buruz,... hitzegitea.
...
Leer más...18 enero 2018