AMETSAK LORTU NAHIAN / QUERIENDO CUMPLIR SUEÑOS

Aurreko urtea, argazkilaritza lehiaketetan lortutako sarien lorpen aldetik oso ondo bukatu bazen, urte berri hau ere bide onetik hasi da.

Denbora da Portfolio Natural taldea (niretzat erreferente bat) oso gertutik jarraitzen dudala, eta beti izan dut amets bertan tartetxo bat izatearen ideia hori, nahiz eta taldea osatzen duten argazkilariak, eta beraien argazki sortek maila oso haundia daukaten.

2017 urte hasieran, eta Facebook-en daukaten taldean argitaratu zen bezalaxe, urte osoan zehar lehiaketa bat burutuko zen. Hiru gai ezberdin jarriko zituzten eta partehartzaileak, gai bakoitzari buruz, gehienez sei argazki igo ahal izango zituen. Urte amaieran, balorazio global bat egingo zen eta lehiaketako bi hoberenak izendatuko zituzten, honela Portfolio Natural taldeko kide izatera iristeko betebeharretako bat lortuz. Hau honela, parte hartu beharra zegoen ametsak egi bihurtzera iritsi ahal izateko.

Lehenengo gaia “Pasioa” izan zen. Aurkeztu beharreko argazkiek, era batera edo bestera, hitz horren bueltan joan beharko zuten. Nire sei argazkiak igota, Aste Santu inguruan gai horri buruzko lehiaketa amaitu eta argazki irabazleak zeintzuk izan ziren jakitzera eman zutenean, a ze sorpresa jaso nuen garaile atera nintzela ikusi nuenean… (Emaitza)

Hala ere, oraindik bide luzea zegoen aurretik, eta gauzak ondo egin beharra. Horrela, bigarren lehiaketaren gaia argitaratu zen “Gizaki edo animali formak naturan” izenburupean. Oraingo hontan, helburua, naturako hainbat tokitan aurkitu daitezkeen forma xelebreetan, gizaki edo animaliak ikustea zen helburu, noski, inungo kasuan ez gizaki ez animali erretratatu gabe. Lehiaketaren atal hontan ere emaitza oso pozgarria lortu nuen, bigarren geldituz, Edu Hdez De Haro suertatu zelarik garaile. (Emaitza)

Gauzak zailtzen hasita zeuden, eta hirugarren eta azken gaiak jarriko zituen gauzak bere tokian. Hirugarren gaitzat “Fine-Art argazkian beltza” jarri zuten. Helburua, argazkiaren parte garrantzitzuena kolore beltza izatea zen. Hiru gaietatik zailena iruditu zitzaidan, argazkilaritzan normalean argiak bait dauka garrantzi gehien eta justu kontrakoari eman behar bait zitzaion protagonismoa. Baneuzkan ateratako pare bat argazki aurkezteko moduan, baña sei argazkitara allegatu arte… artxiboa ondo arakatu beharra zegoen, baita kamera hartu eta argazkiren bat burutzera irten beharra ere. Sei argazkiak igota, emaitza jakitzeko irrikitan nengoen eta, hara zer eta, berriro garaile! (Emaitza)

Ilusioz bete nintzen urte osoan zehar lortutako emaitzen ondorioz. Hala ere, oraindik ez zegoen ezer erabakita zeren eta urte osoan zehar aurkeztutako argazki guztien artean irabazle bat atera beharra zegoen, eta nahiz eta hiru lehiaketa ataletatik bitan garaile suertatu, horrek etzuen esan nahi lehiaketa irabazita zegoenik.

Baña aste hontan egin da publiko emaitza eta, bai, irabazle atera naiz bertan!!! (Emaitza)

Hemendik ere, Edu zoriondu nahi dut lortutako bigarren postu horrengatik.

Orain beste pausu pare bat burutu beharrean nago. Ea dena lehiaketa bezain ondo dihoan eta… 😛

Laister arte!

 

Si el año pasado terminó bien en cuanto a premios fotográficos se refiere, este año también ha comenzado por buen camino.

Hace tiempo que sigo muy de cerca al colectivo Portfolio Natural (para mi un referente), y siempre he tenido como sueño la idea de tener un hueco dentro del mismo, a pesar de los grandes fotógrafos que lo componen y la enorme calidad de las fotos que en ella se ven.

A comienzos del año 2017, y tal y como se publicó en el grupo que tiene el colectivo en Facebook, se realizaría un concurso durante todo el año. Pondrían tres temas diferentes, y cada participante podría subir como mucho seis fotos por tema. Al finalizar el año, se se haría una valoración global y se nombraría a los dos mejores concursantes que obtendrían con ello uno de los requisitos para llegar a formar parte del colectivo. Esto así, había que participar para intentar hacer realidad los sueños.

El primer tema fue “Pasión”. Las fotos presentadas, de alguna manera, tendrían que girar en torno a la palabra propuesta. Subidas mis seis fotos, hacia Semana Santa hicieron público los resultados y, vaya sorpresa me llevé al ver que fui yo el ganador del mismo… (Resultado)

De todas formas, todavía quedaba un largo camino por delante, y había que hacer bien las cosas. Así, se publicó el tema para el segundo de los concursos con “Formas humanas y/o animales en la naturaleza” como tema. Esta vez el objetivo era ver formas humanas o animales en las formas célebres que se dan en la naturaleza, claro está, sin que se retraten personas ni animales. En este apartado del concurso también obtuve un buen resultado, quedando segundo, y siendo Edu Hdez De Haro el ganador del mismo. (Resultado)

Las cosas habían empezado a complicarse y sería el tercero de los temas el que pondría las cosas en su sitio. Como tercer tema pusieron “El negro en la fotografía Fine-Art”. El objetivo era que fuese el color negro lo que predominara en la fotografía. Me pareció el más difícil de los tres temas propuestos, ya que en la fotografía la parte más importante es la luz y, en este caso, el protagonismo había que darle justo a lo contrario. Tenía ya un par de fotos como para publicar, pero para llegar a los seis… había que revisar bien el archivo y también coger la cámara y salir a obtener alguna foto más. Subidas las seis fotos, estaba ansioso por saber el resultado final, y mira tú por dónde, salí de nuevo ganador! (Resultado)

Me llené de ilusión tras los resultados obtenidos durante todo el año. Pero no todo estaba decidido ya que todavía faltaba por saber cuál sería la foto ganadora de todas las fotos presentadas al concurso y para ello no significaba nada el haber sido ganador de dos de los tres concursos.

Pero esta semana se ha hecho público el resultado y, sí, he salido ganador del mismo!!! (Resultado)

También desde aquí quiero felicitar a Edu por ese segundo puesto.

Ahora hay que cumplir con unos cuantos pasos más. A ver si todo va como ha ido el concurso y… 😛

Hasta pronto!

Esta entrada fue publicada en Sariak / Premios. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a AMETSAK LORTU NAHIAN / QUERIENDO CUMPLIR SUEÑOS

  1. Ángel dijo:

    Enhorabuena iker

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *