ONA, TXARRA, POLITA, ZATARRA,… / BUENA, MALA, BONITA, FEA,…

Argazki bat begiratzen dugunean, bi aukera daude, gustatzea ala ez gustatzea. Ona edo txarra den baloratzera iristea gehiago kostatzen zaigu, analisi bat egin beharra bait dago. Lehen balorazioa emozioen baitan dago ta bigarrenak teknikan dauka oinarria.

Baloratzeko bi modu hauek kontutan hartuta, hainbat emaitza posible sortzen zaizkigu: argazki polit bat ona ere izatea, argazki polit bat txarra izatea, argazki zatar bat ona izatea edo argazki zatar bat txarra izatea.

Eta nola jakin argazki bat ona, txarra, polita ala zatarra den?

Ez naiz argazki lehiaketen inguruan mintzatuko, hor ere badago non eta zer aztertu eta. Balorazio azkarragoen inguruan arituko naiz. Gaur egun, internet eta sare sozialen bueltan gabiltzan garai hauetan, jende gehienak ez du astirik hartzen argazki bat ona edo txarra den baloratzeko. Asko jota, laupabost segundu eskeintzen dizkio argazkiari eta tarte horretan bere sentipenetan oinarritutako balorazioa bota; hain famatua den “atsegin dut” hori. Balorazio hau balekoa al da?

Ezin da ahaztu, hasieran esandako faktore bietaz gain, balorazioa ematerako orduan, badaudela jendeak kontutan hartzen dituen beste gauza batzuk ere: argazkiaren egilea nor den (laguna ala ez), argazkia atera den tokia (ikonikoa den ala ez),…

Guzti hau kontutan hartuta, eta gaur egun famatuak diren argazkilaritzaren inguruko webgune/eskaparateen algoritmoak alde batera ezin utzita, edozein tokitara igotako argazki batek balorazio bat (“atsegin dut” kantitate bat) jasotzen du, eta beste argazkiek jasotako balorazioarekin (batez ere beste batzuenekin) konparatuz, gure argazkia ona, txarra edo tartekoa dela esatera eramaten gaitu.

Hona hemen argazki berdina ikusteko bi enlaze. Fijatu zaitezte bien balorazioetan. Argazkia momentu berdinean igotakoa da bi tokietara.

https://500px.com/photo/242447819/

https://www.flickr.com/photos/aizkorbe/27904092249/

Eta? Zergaitik horrelako diferentzia? Zein da orduan gure argazkiaren balorea? Beste batzuek esaten dutena al da gure argazkiak daukan balorea? Bueno, posible da, baina… non dago argazkia ateratzerako orduan norberak bizi izan duen sentipen hori?

Ni horrekin gelditzen naiz, bizi izandako bizipen horrekin. Bila nenbilen argazki hori kamarak jaso duela ikustean sentitutako harrotasun horrekin. Beste batzuendako ere posible da argazkia gustokoa izatea, edo guztiz alderantzizkoa, baina inork ez dit kenduko inoiz, bilatutako emaitzak lortu nituen momentuan egindako irribarre hura.

🙂

 

 

Cuando miramos una foto, hay dos opciones, que nos guste o que no nos guste. Llegar a valorar que la foto es buena o mala nos cuesta. La primera de las valoraciones está en manos de las emociones y la segunda se basa en la técnica.

Teniendo en cuenta estas dos formas de valorar se nos presentan varios resultados posibles: que una foto bonita sea buena, que una foto bonita sea fea, que una foto fea sea buena o que una foto fea sea mala.

¿Y cómo saber si una foto es buena, mala, bonita o fea?

No hablaré sobre los concursos fotográficos, donde también hay dónde y qué analizar. Me basaré en valoraciones realizadas con más rapidez. Hoy en día, y en esta época en la que vivimos en torno a internet y redes sociales, la gente no toma su tiempo para valorar si una foto es buena o mala. Como mucho le dedicará 4-5 segundos y valorará la foto con el famoso “me gusta” basándse en los sentimientos que le ha causado. ¿Es válida esta valoración?

Tampoco se puede olvidar que, a parte de los dos factores mencionados al principio, hay otras cosas que la gente toma en cuenta a la hora de dar su valoración: el autor de la foto (si es amigo o no), el lugar donde se ha tomado la foto (icónico o no),…

Teniendo en cuenta todo esto, y sin poder olvidar los algoritmos de las webs/escaparate que giran en torno a la fotografía, la foto subida a cualquier sitio obtiene una valoración (una cantidad de “me gustas”), y comparándola con las valoraciones de otras fotos (sobre todo ajenas) nos lleva a decir que la foto es buena, mala o regular.

Aquí tenéis dos enlaces a una misma foto. Fijaos en la valoración de ambas. La foto está subida al mismo tiempo a los dos sitios.

https://500px.com/photo/242447819/

https://www.flickr.com/photos/aizkorbe/27904092249/

¿Y? ¿Por qué tanta diferencia? ¿Cuál es entonces el valor de nuestra foto? ¿Es lo que otros digan el valor que tiene nuestra foto? Bueno, es posible, pero… ¿dónde está la vivencia del momento de la toma?

Yo me quedo con eso, con la vivencia del momento. Con la arrogancia del momento en que veo que la cámara me muestra la foto que estaba buscando. Es posible que la foto le guste también a otros, o todo lo contrario, pero nadie me quitará nunca la sonrisa del momento en que obtuve los resultados que buscaba.

🙂

 

Esta entrada fue publicada en Eritzia / Opinión. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *