ASTEBURU BAT, BI EGUNSENTI / UN FIN DE SEMANA, DOS AMANECERES

Hego haizez zetorren asteburua, giro aproposa egun lainatuetan zeru koloretsuak ateratzeko. Pronostikoari kasu eginda, eta laino ugari egongo zirela ikusita, goizean goiz jaiki eta kostaldera abiatuko nintzen argazkitara.

LARUNBATA:

Hasiera batean, bidean nindoala, pronostikariek huts egin zuten sentsazioa neukan, zeruak izar ugari erakusten bait zituen, baña bidean nindoan eta buelta ematea ez zen aukera hobea izango, beraz, aurrera!

Behin kostaldean, eta egunsentia iristeko oraindik denboratxo bat falta zela, haizeak laino mingain bat sartu zuen pentsatuta neukan enkuadrean, beraz eguzki izpiak noiz aterako zain gelditzea besterik ez zen falta.

Poliki-poliki eguna argitzen hasi zen, eta hego haize egunetan ohi den bezala, zerua kolorez janzten. Gelditu gabe, behin eta berriro, enkuadre berean argazkiak ateratzen jardun nuen, momentu bakar bat ere ez bait nuen galtzerik nahi. Denbora asko zen ez nintzela argazkitara kostaldera gerturatzen eta askoz denbora gehiago horrelako zeruz jantzitako sesioa ez nuela egiten.

 

El fin de semana venía con viento sur, tiempo propicio para sacar cielos coloridos en días nublados. Haciendo caso al pronóstico, y viendo que habría abundancia de nubes, madrugaría para acercarme a la costa a hacer fotos.

SÁBADO:

Al principio, cuando iba en camino, tuve la sensaciones de que los pronosticadores habían fallado, ya que el cielo mostraba un montón de estrellas, pero ya iba en camino y no sería mejor la opción de darme la vuelta, así que, ¡adelante!

Una vez en la costa, y quedando todavía un rato para que llegara el amanecer, el viento introdujo una lengua de nube en el encuadre que había pensado, por lo que solo faltaba esperar a que salieran los primeros rayos de sol.

Poco a poco empezó a hacerse de día, y como es habitual en los días de viento sur, a vestirse de color el cielo. Sin parar, una y otra vez, dediqué el tiempo a sacar fotos a un mismo encuadre, ya que no quería perderme ni un solo momento. Hacía mucho tiempo que no me acercaba a la costa a hacer fotos, y más tiempo que no hacía una sesión con semejante cielo.

IGANDEA:

Aurreko eguneko egunsentiak eragindako disfrutea kontutan hartuta, merezi zuen berriro ere goizean goiz jaiki eta saiakera berdina egitea. 

Ez nuen lokalizazioz aldatuko, asko gustatu bait zitzaidan aurreko egunean lortutako emaitzak, baina bai enkuadrez. Jon Atxutegi-k uretara gehiago gerturatzera bultzatu ninduen. Sinestezina da, denbora askoan kostaldera gerturatu ezak, olatuen hurbiltasunari hartzen dion errespetua batek. Hala ere, eta gonbidapenari kasu eginda, hantxe jarri nintzen, uretatik gertuen zegoen arroka baten gainean. Errespetu eta tentsio handiz hasi nuen sesioa, baina minutuak aurrera joan ahala, lasaitzen joan nintzen, eta konfidantzaz betetzen. 

Eguna argitzen hasi zen momentutik jakin nuen ez zela aurreko egunean bezalako laino koloretsurik izango, baina beste momentu batzuk izango ziren, nahiz ta kolorez hain ikusgarriak ez izan, ez nuke jakingo bi egunsentietako zein argazkirekin gelditu, asko gustatzen bait zait igandean izandako zeru urdinean tartekatzen diren kolore gorri horiek, eta baita barreneko argi izpi hura ere… Eta nola ez, Jon-ek eragindako enkuadrea ere.

 

DOMINGO:

Teniendo en cuenta el disfrute obtenido con el anterior amanecer, merecía la pena volver a madrugar y hacer de nuevo la misma intentona.

No cambiaría de localización ya que me gustaron mucho los resultados obtenidos el día anterior, pero sí de encuadre. Jon Atxutegi me empujó a acercarme más a la orilla. Es increíble, el respeto que le coge uno a la cercanía de las olas cuando lleva mucho tiempo sin acercarse a la costa. Aún así, y haciendo caso a la invitación, allí me puse, sobre la roca más cercana a la orilla. Empecé con tensión y gran respeto la sesión, pero según avanzaban los minutos me fui tranquilizando y llenándome de confianza.

Desde el momento en que empezó a amanecer supe que no habría nubes con los colores del anterior día, pero habría otros momentos que, a pesar de no ser tan coloridos, no sabría con cual de las fotos de los dos amaneceres quedarme, ya que me gustan mucho esos colores rojos que aparecen entre todo lo azul, y también ese rayo de luz que aparece al fondo… Y, cómo no, el encuadre producido por Jon.

 

(OHARRA: Argazki bietan, faroko argia sesio bereko beste argazki batetik hartua dago)

(NOTA: En ambas fotos, la luz del faro está tomada de otra foto de la misma sesión)

 

Esta entrada fue publicada en Bizipenak / Vivencias. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *