EURIPEAN BUZTI ARTE / HASTA MOJARME BAJO LA LLUVIA

Azkenaldian oso denbora libre gutxi daukat argazkitan ateratzeko. Gutxi diot, denborarik ez daukadala ez esatearren… Hau dela eta, aste hontako sarrera, orain dela ia bi urte ateratako argazki baten bizipenarekin lotua dator.

Eguna trakets zegoen, eta nonnahi, euria eta ekaitza ate joka zebiltzan. Ez zen, egia esan, kostaldera argazkitara joateko egunik aproposena, baina batzuetan, argazki-gose horrek, aukera gutxi eskeintzen dituen momentuen bila ateratzera bultzatzen zaitu. “Nork daki, agian, tartetxo batek, argazkia emango dit” nioen nere buruari…

Kostaldera daukadan bide ia dena euripean gidatu nuen. Egia esan, oso tentatua egon nintzen bide erdian buelta eman eta berriro etxera bueltatzeko, baña behin irteerari hasiera emanda, zergatik ez saiatu amaieraraino iristen?

Kostaldean, eguna ilun zegoen, eta zerua gainera erori behar zitzaidanaren sentsazio hori ezin nuen momentu batean ere burutik kendu. Baina erortzen ez zen bitartean, “argazkiak egitera!”

Behin itsasertzean, ekipoa martxan jarri eta aurrean neukanarekin dexentea zen ezer egiten saiatu nintzen. Urrutian euri kotinak nireganatzen ikusten ziren, baita noizbehinka trumoi bat edo beste entzun ere, baina euripean buzti arte…

Halako batean, eta mirari bat baitlitzan, laino artean leihotxo gorrixka bat zabaldu zen; eguzkiak bere azken agurra eman nahi zidan. “Argazkia” ateratzeko iluntzeko momentu aproposena horixe izan zela esango nuke. Ondoren, eta gauzak jasotzeko ia denborarik gabe, urrunean ikusten ziren euri kortinek gain hartu ninduten. 

Datorren asterarte!

 

Últimamente tengo muy poco tiempo para salir a hacer fotos. Digo muy poco por no decir que no tengo tiempo… Es por ello que la entrada de esta semana viene relacionada a la vivencia de una foto que tomé hace casi dos años.

El día estaba torcido, y en cualquier sitio, amenazaban la lluvia y la tormenta. Es cierto que no era el día más apropiado para ir a la costa a hacer fotos, pero a veces, ese hambre de fotografía, nos lleva a ir en busca de momentos que ofrecen pocas posibilidades. “Quién sabe, tal vez, un momento fugaz, me de la foto” me decía a mi mismo…

Conduje bajo la lluvia casi todo el trayecto que tengo hasta la costa. A decir verdad, estuve muy tentado en darme la vuelta a medio camino, pero una vez comenzada la salida, ¿por qué no intentar llegar hasta el final? 

En la costa, el día estaba oscuro, y no me podía quitar la sensación de que en cualquier momento se me iba a caer el cielo encima. Pero mientras no se cayera, “¡a hacer fotos!”

Ya en la orilla del mar, puse en marcha el equipo e intenté hacer algo decente con lo que tenía delante. En la lejanía se podían ver las cortinas de lluvia acercándose a mi, y también oír de vez en cuando, el rugir de algún que otro trueno, pero hasta mojarme bajo la lluvia…

De repente, y como si de un milagro se tratara, se abrió una pequeña ventana con tonos rojizos; el sol quería darme su último adiós. Diría que fue ese el momento del atardecer más propicio para “la foto”. Después, y casi sin tiempo a recoger los bártulos, las cortinas que se veían a lo lejos vinieron sobre mi. 

¡Hasta la semana que viene!

 

 

Esta entrada fue publicada en Bizipenak / Vivencias. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *